Komunikazioari buruzko ikastaroa

Guaixe 2019ko urr. 14a, 11:25
Gazteak kultur etxeko atean.

Kultura digitalean euskara sustatzea helburu du Euskarabidearen Sarean programako saioa hilaren 23an eta 27an izanen dira, 17:00etatik 20:00etara, kultur etxean.

Euskarazko kultura digitalari bultzada eman eta ezagutarazteko asmoz jarri zuen martxan Euskarabideak, Euskararen Nafar Institutoak, Sarean Euskaraz egitasmoa duela bi urte. Bereziki 12 urtetik gorako gazteengan pentsatuta osatu dute programa. “Gazteek Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) asko erabiltzen dituztenez, protagonismo handia emanen zaie beraiei, baina euskarazko kultura digitalera hurbiltzeko edo horretan sakontzeko interesa duen edozein herritarrek parte hartzeko pentsatuak izan da tailerra”.

Hirugarrengo honetan programak doako 20 ikastaro eramanen ditu Nafarroako 17 herritara lastailean eta azaroan. Horietako bat Etxarri Aranatz da: Zergatik komunikatzen dugu gaizki? iAmetza enpresako kideek emanen dute ikastaroa. “Blogetan eta, oro har, sare sozialetan komunikatzeko kontuan hartu beharreko teknikak eta gakoak lantzeko tailerra: bloga sortu bai, baina nola erabili, nola idatzi edota nori zuzendu. Era berean, euskaraz eta era librean lan daitezkeen bideak ezagutzeko balioko du ikastaroak”.

Bestetik, Euskarabideak jakinarazi duenez, III. Sarean Euskaraz eguna antolatu dutela hilaren 29ko goizerako, Iruñeko Baluarten izanen da. 

Izen ematea 
Hilaren 21era arte www.sareaneuskaraz.eus webgunean. 20 plaza daude. Dohainik da.