Futbola

Zalduak Apolo hartu zuen mendean

Guaixe 2019ko urr. 15a, 11:48

Elomendiko Futbol Txapelketa. 3. jardunaldia: Apolo 1 – Zaldua 3

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Apolo izan zuen aurkari, eta ongi ibili ziren arakildarrak, 1 ea 3 irabazi baitzuten. Sailkapen orokorrean Barasoain da liderra, Ardoi-Poukas bigarrenarekin, Bidezarra hirugarrenarekin, Elomendi laugarrenarekin, Unziti bosgarrenarekin eta Zaldua seigarrenarekin puntutara berdinduta. Larunbatean Zalduak Unziti arerio zuena hartuko du Lekunberrin.