Ziklokrosa

Aimar Tadeo seigarrena Urduñako Ziklokros Sari Nagusian

Guaixe 2019ko urr. 15a, 12:45
Aimar Tadeo, eskuinean, Nafarroako Selekzioko kontzentrazio batean. Argazkia: artxiboa.

Kadeteen mailako proban aritu zen Sakana Group-Aralar taldeko txirrindularia eta 6.a sailkatu zen. Bere taldekide Aritz Oiarbide 24.a izan zen

Larunbatean Urduña Hiria Ziklokros Saria jokatu zen, kadeteetan, juniorretan, 23 urtez azpikoetan, eliteetan eta master mailetan. Kadeteen mailan antolakuntzak prestatutako 3 kilometroko zirkuitu gorabeheratsuari 4 itzuli eman behar izan zizkioten txirrindulariek. Lehia oso estua izan zen eta, azkenean, 48 txirrindularik lortu zuten proba osatzea. Punta Galea taldeko Egoitz Hoyas gailendu zen (31:51). Sakana Group-Aralar taldeko Aimar Tadeo seigarrena sailkatu zen (32:14), eta bere taldekide Aritz Oiarbide 24.a (34:38).