Hurrengo 18an eta 19an Gaiarre Antzokian ikusi ahal izanen dugun ikus-entzunezkoa, erreportaje eta omenaldiaren arteko lana dugu.
"Cuentame una de rock navarro" lanak 60.hamarkadatik aurrera Nafarroako rock taldeen gorabeherak azaltzen ditu. Garai hartatik hona estiloak eta teknologia aldatu dira, baina errebeldia, ilusioa, lotsagabekeria, eta mundu honetan bizitzeko era ez da horrenbeste aldatu, rockaren izpiritua, izpiritu bera da. Hauxe izanen da agian Enrique de Cía (William), Rafael Escalada, Mari José Ziordia, Idoia Altadill, Luis Gortari eta Arturo Armendariz bezalako irrati esatariek hamarkada desberdinen inguruan osatuko duten errelatoaren hari nagusia.
Erreportajearen emisioan zuzeneko musika tartekatuko da; ezin zen beste modu batez izan. Musikaz La Banda de Desagüe arduratuko da, beste hainbat musikariz lagunduta: Beatriz eta Gorka (Lemon y Tal), Rubén (Tijuana in Blue), Alfredo Piedrafita (Barricada), Gussy (El Color de la Duda), Iñaki (Khous), Maialen (Chica Sobresalto), Motxila 21 eta Serafín Zubiri.
"Cuentame una de Rock Navarro" zabalagoa den ziklo baten barruan kokatzen da. 18an eta 19an Gaiarre antzokian izanen den ikuskizunaz gain, Nafarroako musikaren historiaren inguruko hitzaldia izanen da eta 26an, larunbatarekin, Indara aretoan, aitzakia honi esker berriz elkartuko diren Nafarroako hainbat talde arituko dira. Sakanatik talde bat arituko da, Ambulance. Berriro elkartu eta oholtza gainean arituko da lehengo eta oraingo lagunekin batera.
Urriak 15: Civivox Kondestable. Hitzaldia. 19:00etan.
Urriak 18 eta 19: Gaiarre Antzokia. "Cuentame una de Rock" dokumentalaren proiekzioa. 20:30ean.
Urriak 26: Indara aretoa. Nafar taldeen kontzertua. 19:30ean.