Euskal lurraldetasuna Andiatik aldarrikatzen

Guaixe 2019ko urr. 17a, 18:56
MEndizaleak Euskal Herriko erdigunean. Argazkia: @indesarea.

 Katalunia, Euskal Herria, bi herri bide bera: independentzia lelopean egin zen ekitaldia

Andiako Olibesarion, Euskal Herriko erdigune geografikoan, ekitaldia egin zuen Independentistak Sareak, Iratxo mendi taldeak eta Sakanako Mendizaleak-ek. Bezperako euriak sortutako lokatzari, hodeiei eta hego haizeari aurre eginez mendizaleak Andiara igo ziren. Laino artean eta giro hotzari aurre eginez, rrdigune geografikotik Euskal Herriaren lurraldetasunaren aldarrikapena egin zuten Nafarroako Mendi Federazioko Koldo Aldazek eta Independentsitak Sareko Txutxi Ariznabarretak. Mikel Ollo, Irurtzungo bertso eskolako kidea, bertsotan aritu zen. 

Behin ekitaldia despedituta Irañetako bordan pintxo potea eta bazkaria izan zen. Lakuntzako baba txikiak jatera 25 lagun elkartu ziren.