Udal hauteskundetarako hautagaitza izanen da Irañetan

Guaixe 2019ko urr. 21a, 11:12

Aurreko hauteskunde batzuetan boto ematen.

Iturmendin ez da zerrendarik aurkeztu. 

Sakanako 15 udaletatik 13 berritu ziren maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Irañetan eta Iturmendin ez zen zerrendarik aurkeztu eta azaroaren 17ko deialdirako gelditu zen udalak berritzeko aukera. Irañetako Udala berritzeko Orbela izeneko hautagaitza aurkeztu da Jose Ignacio Arangoa Ziak, Sara Lakuntza Sanchezek, Ainhoa Beraza Maizak, David Beraza Vitoriak eta Odei Zabala Bengoetxeak osatutakoa. Bostek osatuko dute udala. 

Iturmendin ez da udala berritzeko hautagaitzarik aurkeztu. Beraz, azaroaren 17a pasa ondoren Nafarroako Gobernuak Kudeaketa Batzordea izendatuko luke.