Donostiako manifestaziora joateko deia egin dute sindikatuek

Guaixe 2019ko urr. 18a, 14:18
Sunsundeguiko langileen elkarretaratzea.

Kataluniako buruzagi subiranistak zigortzen dituen epaia salatu eta elkartasuna adierazteko manifestazioa eginen da Donostian bihar, 17:30ean.

ELAk, LABek, STEILASek, ESK-k, Etxaldek eta Hiruk deituta Kataluniari elkartasuna adierazteko kontzentrazioak egin dira lantokietan gaur goizean. Espainiako Auzitegi Gorenak dozena bat buruzagi subiranista zigortzeko emandako epaia kritikatu dute lantegietatik langileek. Euskal gehiengo sindikaleko ordezkariek aukera baliatu dute Donostiako Antiguatik bihar 17:30ean abiatuiko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Erreferenduma ez da delitua, askatasuna! leloa du mobilizazioak.

Sindikatuak deituta kontzentrazioa egin da eguerdian Altsasuko udaletxe parean.