Futbola

Zalduak husna berdindu zuen Unzitirekin

Guaixe 2019ko urr. 23a, 09:34

Elomendiko Futbol Txapelketa. 4. jardunaldia: Zaldua 0 – Unziti 0

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 4. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Unzitiren kontra jokatu zuen. Bi taldeak saiatu ziren eta jokaldi politak sortu zituzten, baina, azkenean, husnako berdinketarekin eta puntu banaketarekin despeditu zen lehia. 

Barasoain da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (9 puntu). Zaldua laugarrena da (7 puntu). Larunbatean 6 punturekin zazpigarrena den Elomendi taldearen kontra ariko da Zaldua.