Pilota

XXII. Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa abian

Guaixe 2019ko urr. 24a, 16:22

Ikastolako 47 neska-mutikok hartuko dute parte eta igandean hasiko da txapelketa, Olaztin

Iñigo Aritza ikastolak euskal kirolak sustatzeko lanekin aurrera jarraitzen dute. Ikastolan pilota klaseak jasotzen dituzte neska-mutikoek, eta gaztetxoenengan pilotarako zaletasuna sustatzeko pilota txapelketa antolatzen hasi ziren ikastolan. Duela 22 urte, hain zuzen ere. Igandean hasiko den Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketak 22 edizio beteko baititu aurten. 

Aurtengo txapelketan 47 neska-mutikok hartuko dute parte eta, nobedade moduan, txapelketa ikastola osatzen duten herri guztietan jokatuko da. “Orain arte ikastolako frontoian jokatzen zen txapelketa eta Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatzen zen finala, baina aurten txapelketa Ziordia, Olazti, Urdiain eta Altsasura eramatea erabaki dugu, herri guztiek osatzen dugulako ikastola” adierazi digu ikastolako juntako Mitxel Agirrek. 

Guztira 5 jardunaldi jokatuko dira, urriaren 27an Olaztin, azaroaren 10ean Urdiainen, azaroaren 17an Iñigo Aritza ikastolako frontoian, azaroaren 24an Olaztin eta abenduaren 1ean Ziordian. Eta abenduaren 15ean txapelketako final handiak jokatuko dira, Altsasuko Burunda pilotalekuan. 

Esan bezala, ikastolako txapelketari igandean emango diote hasiera, Olaztiko pilotalekuan, 16:30ean. Aldi berean bi partida jokatuko dira. Igandean etor ezin duenari partida galdutzat emango zaiola adierazi dute antolatzaileek. 

Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa. 1. jardunaldia
Igandean, 16:30ean, Olaztiko pilotalekuan

Umeak, benjaminak
Izei Orabengoa – Iurgi Reparaz
Ekhi Igeltz – Ekhi Guirado
Eider Gastesi – Naia Olaiz
Arane Plaza – Jare Fortuna
Egoitz Urtasun – Ekaitz Zufiaurre
Oihan Andueza – Edorta Amillano
Anitz Anda – Bidane Fernandez de Garaialde
Alaine Mendia – Garazi Gartzia

Kimuak
Alejandro Lopez – Urtzi Garcia
Asier Zubiria – Aser Navarro
Eneko Ganuza – Inhar Urteaga

Haurrak
Oier Carabias – Hodei Ulaiar
Eñaut Gastesi – Enaitz Gonzalez
Aimar Igoa – Xabier Olaiz
Alaitz Lanza – June Sanzol
Iraide Vergara – Aiora Agirretxe
Uxue Angiano – Siets Goikoetxea
Patxi Azpeitia – Oier Mitxelena
Oihan Gartzia – Peru Urteaga