Herri kirolak

Herri kirolen tailerra igandean Etxarri Aranazko kanpinean

Guaixe 2019ko urriaren 24a

Sakanako Herri Kirol Jardunaldia, Arruazun.

Nafarroako Gobernuak antolatutako “Misteriozko baso eta mahastiak 2019” udazkeneko kanpainaren barruan antolatu da, igandean, 11:00etan

Nafarroako Gobernuak “Misteriozko baso eta mahastiak 2019” udazkeneko kanpaina antolatu du. Kanpaina hori Sakanara helduko da, igandean, Etxarri Aranazko kanpinean herri kirol tailerra antolatu baitute, goizeko 11:00etatik aurrera hasiko dena. Dohainik da, sarrera librea da eta tailerrera agertzen diren guztiek herri kiroletan murgiltzeko aukera izango dute. Bukatzerakoan, auzatea izango da.