"Ipuin kontalari zarenean, ipuina zeureganatzen duzu"

Erkuden Ruiz Barroso 2019ko urr. 25a, 12:13

Xabier Artieda aktore etxarriarra. ARTXIBOA

Xabier Artieda etxarriarra ipuin kontalaria izanen da. Ipuinekin "entretenitzea" da aktorearen helburua

Xabier Artieda aktore etxarriarra ipuin kontalaria izanen da Altsasun gaur, ostirala, 17:00etan, Iortia kultur gunean. Etxarri Arantzen eta urriaren 29an, asteartean, 17:30ean, liburutegian.

Zertan desberdintzen da aktore lana eta ipuin kontalariarena?
Nik biak uztartzen ditut. Aktore lana eta ipuin kontaketa batera egiten ditut. Ipuin kontaketak ez du hainbeste prestakuntza behar, ez delako agertoki batean egiten, liburutegietan egiten da. Baina ni beti sartzen naiz antzerkian. Oso dinamikoak dira eta hianbat pertsonai egiten ditut. Izerditan bukatzen dut.

Ipuinak zuk sortzen dituzu?
Ipuin asko bilatu, irakurri eta hautatu behar dituzu, eta saioa prestatzen ari zarenean zure ukitua ematen diozu. Ipuina zeureganatzen duzu. Ez naiz gai batean zentratzen. Entretenigarria izatea nahi dut, baina elkartasuna, lagunak, konpartitzea... jorratzen dute. Mezu bat izan ohi dute.

Zenbat pertsonai egiten dituzu?
Ipuin bakoitzeko bost edo sei pertsonai. Baina teknika daukazunean erraza da batetik bestera pasatzea. Dibertigarria da.

Publikoa desberdina da?
Jolasak proposatu behar dituzu, historian parte hartzeko eskatu behar diezu... Ipuinak konexio bat egoteko prestatzen ditut. Beraz, oso adierazgarriak dira. Ez dira ipuin klasikoak eserita entzuteko. Izan ere, haurrak oso adierazgarriak dira eta zerbait ez zaienean gustatzen edo asko gustatzen zaienean, adierazten dute. Asko mugitzen dira ere... Beraz, radarrekin egon behar duzu saio guztia. Gainera, nik beti esaten dut ez daudela bertan egotera derrigortuta.

Nola prestatzen zara?
Antzerkian bezala. Bakoitzak gure trikimailuak ditugu.