Liburutegien eguna izan zen atzo

Guaixe 2019ko urr. 25a, 10:47
Joseba Eceolaza idazlea Etxarri Aranazko liburutegian egon zen bere liburua aurkezten. UTZITAKOA

Liburutegien eguna ospatzeko Etxarri Aranazko liburutegian 'Tras los pasos de Federico Garcia Lorca' liburua aurkeztu zuten eta Olatzagutiko liburutegian magia ikuskizuna izan zen

Urriaren 24a Liburutegien eguna da, eta atzo, ospatzeko, ekimenak antolatu zituzten Nafarroako hainbat liburutegietan, tartean Sakanako bi liburutegietan. Etxarri Aranazko liburutegian Joseba Eceolaza idazlea izan zen, Tras los pasos de Federico Garcia Lorca argitaratu duen liburua aurkezten.

Bestetik, Olaztiko liburutegia Magia en los libros magia ikuskizuna egin zuen Pedro Tercero magoak.