PINOTXO

abendua 1
EMANALDIAK

  • abendua 1 17:00
  • PREZIOA

    4,00 €

    ARETOA

    1 ARETOA | SALA 1

    SARRERAK EROSI

    GLU GLU

    Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk Pinotxo taula gainera eramango du. Pinotxo familia guztiari zuzendutako antzerkia izango da, dantza eta musika ardatz izango direla. Adin gomendatua: 3-9 urte.

    Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango.

    Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.

    FITXA ARTISTIKOA

    Egilea: Galder Perez
    Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar
    Antzezleak: Itxaso Quintana; Iñaki Maruri // Ugaitz Alegria; Jon Casamayor // Iñaki Maruri; Andrea Covadonga

    Osorik irakurri