Futbola

Preferentea: Jardunaldi kaxkarra Lagun Artea eta Etxarri taldeendako

Guaixe 2019ko urr. 28a, 11:28
Etxarrikoek izan zituzten aukerak ez zituzten behar bezala aprobetxatu.

Preferente maila. 6. jardunaldia: Aibares 2 – Lagun Artea 0 / Ilunberri 3 – Etxarri Aranatz 1

Preferente mailan, jardunaldia ez da batere gozoa izan gure taldeendako. Larunbatean Oibarren jokatu zuen Lagun Arteak, Aibares taldearen kontra. Aibares ongi aritu zen lehen zatian, eta bi gol sartu zituen, azkena penaltiz. Lagun Arteak ez zuen eroso jokatu tarte horretan. Bigarren zatian lakuntzarrak saiatu ziren, baina Aibaresek oso ongi defendatu zuen eta bikain zaindu zuen atea. Horrela, 0 eta 2 galduta itzuli ziren lakuntzarrak. 

Ilunberrin jokatu zuen Etxarri Aranatzek, Ilunberriren kontra. Partida oso lehiatuan, Ilunberri oso sendo aritu zen eta markagailuan aurreratu ziren etxekoak. Atsedenaldira joan baino lehen bigarrena sartu zuten Ilunberrikoek. Bigarren zatian Etxarri Aranatz hobeto atera zen zelaira eta jokaldi politak harilkatzen hasi zen. Horrela, Arratibelek gola sartu eta markagailuan 2 eta 1 hurbildu zen Etxarri. Aukera gehiago ere izan zituzten, baina ez zituzten behar bezala aprobetxatu. Aldiz, Ilunberrik hirugarren gola sartu zuen eta horrek ukituta utzi zuen Etxarri. Azkenean, 3 eta 1 galdu zuten etxarriarrek. 

Beti Casedano da liderra (12 puntu) eta Lagun Artea laugarren postura jaitsi da (11 puntu). Etxarri Aranatzek ere behera egin du sailkapenean eta 13.a da (6 puntu). Hurrengo jardunaldian, Lagun Arteak puntu bakarrarekin sailkapenean azkena den Ardoi taldea hartuko du Zelai Berrin eta Etxarri Aranatz 5 punturekin sailkapenean 14.a den Ondalanen kontra ariko da San Donato zelaian.