Atletismoa

Sakanako Herri Lasterketa iruditan

Guaixe 2019ko urr. 29a, 11:09

Igandean Sakanako Mankomunitateak hainbat entitate eta babesleren laguntzarekin antolatutako Sakanako Herri Lasterketa-Burundesa Sari Nagusia jokatu zen. Eguraldia lagun, giro ederra izan zen Etxarri Aranatzen. Antonio Etxeberria eta Aitana Gil gailendu ziren proba nagusian, eta Javi Moreno eta Izaskun Beunza izan ziren lehen sakandarrak. Errefuxiatuen Aldeko Oinezko Martxan 22 pertsonek hartu zuten parte.