BTT

Burgosen barna gustura

Guaixe 2019ko urr. 30a, 12:16

Sakanako Mankomunitateak eta Barranka Txirrindulari Taldeak antolatutako irteera Burgosen izan zen aurten. Bertan 42 km-ko buelta ederra egin zuten

Sakanako Mankomunitateak, Barranka Txirrindulari Taldearen laguntzarekin, BTT edo mendi bizikleta irteera antolatu zuen igandean. Burgosen barna 42 km-ko buelta zoragarria egin zuten. Sad Hill kanposantutik abiatu ziren. Hain zuzen ere, “El bueno, el feo y el malo” film ezaguneko sekuentzia ezagun batzuk bertan filmatu ziren eta txoko haiek ezagutzeko parada izan zuten. Ondoren, zenbait herri eta txoko ederretatik pasa ziren, Covarrubias herri ikusgarria tartean, eta Lerman bukatu zuten buelta. Han bazkaldu eta etxeko buelta eman zuten. Partaideek azaldu dutenez, ibilbidea eta ikusitako lekuak oso gustuko izan zituzten.