Pilota

Gazte Mailako Lau T’erdiko Txapelketa abian

Guaixe 2019ko urr. 30a, 11:22

Atzo lehendabiziko jardunaldia jokatu zen Etxarrenen eta Murillok eta O. Lizarragak egin zuten aurrera. Etxarrenen, Lekunberrin eta Uharte Arakilen jokatuko dira partidak

Abian da Nafarroako Gazte Mailako Lau Térdiko Txapelketa, Guillermo Mazo Memoriala. Guztira Nafarroako 12 klubetako 30 pilotari lehiatuko dira,  eta final handia abenduaren 3an jokatuko da, Labriten.

Atzo hasi zen txapelketa, Etxarrenen.  Murillok 18 eta 4 irabazi zion Lasori eta O. Lizarragak egin zuen aurrera A. Lizarragaren kontra (0 eta 18). 

Gaur, Lekunberrin, 2. jardunaldia jokatuko da 18:00etatik aurrera. Ondoko partidak egongo dira lehian:
-Saralegi / Kañamares
-Imaz / Zubiri
-Ijurko / Ibarra
-Murillo / Goikoetxea

Hurrengo jardunaldiak
-Azaroaren 5ean, asteartean, 18:00etan, Uharte Arakilen:
Etxague – Murillo
Alastuey – O.Lizarraga
Azpiroz – Armendariz
Gorrotxategi – Perez de Ziriza

-Azaroaren 6an, asteazkenean, 18:00etan, Lekunberrin:
Prim / Saralegi edo Kañamares
Maiza / Imaz
Lazkoz / Ijurko edo Ibarra
Etxebere / Murillo edo Goikoetxea