Udalek genero indarkeriaren kontrako diru-laguntzak jaso dituzte

Guaixe 2019ko aza. 7a, 12:22
Jendea Lizarragan.

Estatuak emandako 13.968,3 euro izan dira guztira ibarreko udalek jaso dutena.

Genero Indarkeriaren kontrako Estatu Itunetik Sakanako udalek 13.968,3 euro jaso dituzte, Nafarroan banatu denaren % 3,28 (biztanleriaren % 3,11 gara). Diru-laguntza horrekin udalek aipatu itunean jasotako neurriak garatzeko baliatu behar dute. Sakanako Mankomunitateko eta Altsasuko Udaleko Berdintasun Zerbitzuek elkarlanean segitzen dute eta jasotako diru horrekin egitasmo berriak gauzatzea dute buruan. Asmoa gauzatzeko 2020ko garagarrilera arte dute.

Joan den urtean iturri beretik ibarreko udalek diru kopuru bera jaso zuten eta horrekin bi Berdintasun Zerbitzuek Jarain proiektua finantzatu dute. Hau da, maiatzean egindako prestakuntza eta lan saioak, herrietako festak direla eta sexu indarkeriaren kontra egindako kanpaina eta jarain aplikazioa eta web gunea. 

Sakanan jasotakoa
Udala Kopurua
Arakil 859,46
Irurtzun 1.081,94
Irañeta 720,32
Uharte Arakil 838,04
Arruazu 707,18
Lakuntza 916,16
Arbizu 890,42
Ergoeina 760,82
Etxarri Aranatz 1.132,52
Bakaiku 751,10
Iturmendi 760,64
Urdiain 809,78
Altsasu 2.024,42
Olatzagutia 962,24
Ziordia 753,26
Guztira 13.968,30