Sakana Groupen laguntzaz digitalizatuko da klinika

Guaixe 2019ko aza. 5a, 13:10
Sakana Groupeko langileak eta Josefina Arregi klinikako kudeatzailea. Argazkia: utzitakoa.

Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoa digitalizatu eginen da bere kolaboratzaile nagusi den Sakana Groupek emandako dirulaguntzari esker.

Sakana Group enpresak bosgarren urtez diru ekarpena egin dio Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoari. Horrela, Lakuntzako enpresaren laguntzak klinikaren martxa segitzen lagundu du. Aurtengo dirulaguntza Josefina Arregi klinika aro digitalera egokitzeko balioko du, haren eraldaketa digitala ekarriko baitu. Horren ondorioz, klinikaren erizaintza kontrola erraztu eta hobetuko da. Horretarako gela guztiak konektatuko dituzte. Aldi berean, gaixo guztien datuak digitalizatuko dituzte. Inbertsio horien ondoren gaixoen kontrola eta jarraipena hobetuko du klinikak. Kudeaketa programa berria ere jarriko du. 

Aldi berean, Sakana Groupen dirulaguntzak klinikako altzarietako batzu aldatzeko emanen du ere. Gaixoen senideen eta pertsona erabiltzaileen itxaron-gunea zabalduko da. Klinikako patioan terapia-patio bihurtzeko lanak eginen dira, kognizio eta funtzio narriadura duten gaixoei eta erabiltzaileei zuzenduta. Azkenik, mediku eta asistentzia ekipamendua erosiko du klinikak.