"Salbuespenezko" espetxe politikaren salaketa

Guaixe 2019ko urr. 31a, 18:14

Euskal preso bat minbiziak jota hil zen atzo, hirugarren gradua jaso eta lau hilabetera.

Jose Anjel Otsoa de Eribe presoa herenegun hil zen. Arabako presoa Mexikon atxilotu zuten 2000. urtean eta ordutik preso zegoen. 2016an bete zituen ezarritako espetxe zigorraren hiru laurdenak. 2015etik Otsoa de Eribek minbizi larria zuen. Urtebete baino gehiago behar izan zuten gaixotasuna atzemateko. Larri gaixo egonda ere garilaren 5era arte ez zion baldintzapeko askatasuna eman Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak. Euskal presoen senideak biltzen dituen Etxerat elkartetik adierazi dutenez, “salbuespenezko espetxe politikaren menpe egonik, presoak ez zuen inongo aukerarik izan hirugarren gradua jaso eta baldintzapean aske irteteko”. 

Presoaren heriotza salatzeko Altsasun udaletxe parean kontzentrazioa egin zuten asteartean. Etxarri Aranazko Sarek gaur 19:00etan aldi bereko hiru kontzentrazio egitera deitu du: errotondan, estalopean eta plaza berrian. Bestetik, Sarek Gasteizko Artium museo paretik larunbatean, 17:00etan, abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu du. Mobilizazioak Larriki gaixo dauden presoak etxera. Jose Anjel azkena izan dadila leloa izanen du.