Konpostatze planta egiteko beste pauso bat

Guaixe 2019ko urr. 31a, 18:53
Hondakindegiaren ikuspegia Lizarragako sarreratik.

Gobernuak lurren erabilera baimendu du. Arbizuko hondakindegira sartu aurretik ezkerrera dagoen larrean eginen da materia organikoa kudeatzeko azpiegitura berria.

Nafarroako Gobernuak Arbizuko hondakindegian konpostatze planta egiteko herri lurren desafektazioa onartu zuen atzoko bilkuran. 15.000 metro karratu dira guztira. Beraz, Arbizuko Udalaren erabilera publiko herri lur horiek Sakanako Mankomunitatearen esku geldituko dira eta han konpostatze planta eginen du. 20 urterako utziko zaizkio lurrak Mank-i, eta bosna urteko epeetan luzatu daiteke lurren uztea, beti ere, 30 urteko mugarekin. Lurrak erabiltzeagatik Mank-ek Udalari 39.000 euro ordaindu beharko dizkio. 
 
Mank-en aurtengo aurrekontuan lan hori egiteko 832.000 euro bideratuko ditu. Inbertsioa % 100ean Nafarroako Gobernuaren Toki Azpiegitura Planak eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoak pagatuko dute.