Errigora garaia iritsi da

Guaixe 2019ko aza. 2a, 12:55
Errigorako sustatzaileek aurkeztu zuten kanpaina. Argazkia: @errigora

Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak eskatu daitezke azaroaren 20ra arte. Saski bakoitzaren laurdena herrialde hegoaldeko euskalgintzari bideratzen zaio.

Errigora ekimenak bere baitan euskara, elikadura burujabetza, Nafarroa hegoaldea eta auzolana biltzen ditu. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin nahi du, hangoak diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainarekin Errigorako kideek Erriberako produktuez osatutako kutxak saltzen dituzte. Kutxa bakarrarekin hasi baziren ere, azken urteetan bi izan dira. Baina aurten  eskaintza berritu eta hiru saski izanen dira aukeran.  

Ekimenaren sustatzaileek kutxak eskuratzeko hiru arrazoi eman dituzte. Aurrena, dakartzaten produktuez gozatzea. Bigarrena, bertako ekoizpena sustatzea. Eta, atzena, Nafarroako hegoaldeko euskalgintza laguntzea. Izan ere, Errigora kutxa bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emanen baitzaio, hau da, ikastolei, AEKri eta Sortzeni. 2013az geroztik egiten den kanpainak milioi bat euro bideratu ditu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematen dioten proiektuei. 

Kanpaina aurrea eraman ahal izateko auzolan ikaragarria egiten da. Batzuk herriz herri kanpainaren berri ematen dute. Besteak, berriz, saskiak osatzen eta batetik bestera kutxak eramaten aritzen dira.


Hiru kutxa aukeran 
Beltza, betikoa, 50 eurotan
Orburuak
Zainzuriak
Pikillo piperrak
Ardoa
Oliba-olio birjina estra
Potxak
Mahats-zukua
Zainzuri-krema
Teilak
Melokotia almibarrean
Kardua
Tomate frijitua
Piper txorizero haragia 

Berdea, ekologikoa, 60 eurotan 
Orburuak
Zainzuri zuriak
Pikillo piperrak
Ardoa
Olio-olio birjina estra
Potxak
Mahats-zukua
Arroza
Pasta
Barazki-menestra
Ozpina

Txuria, berezia, 70 eurotan 
Orburuak
Zainzuri zuriak
Pikillo piperrak
Ardoa (Kriantza)
Patxarana
Xanpain extra brut
Polboroiak
Patxaran mantekatuak
Txokolatezko arrokak
Pikillo piper marmelada

 

Eskaerak 
www.errigora.eus web orriaren bidez egin daitezke. 

Irurtzun
Iratxo elkartean*

Etxarri-Aranatz
Andra Mari ikastola 
Udaletxeko estalopea*
 
Altsasu
Iñigo Aritza ikastola
Itsasi euskaltegia AEK*
Txioka Haur Ikastola

*Web orritik eskatu daiteke.