Arakilgo Haurren eguna Etxarrenen

Guaixe 2019ko aza. 1a, 13:50
Etxarrengo festetan haur bati aurpegia margotzen. Artxiboa.

Bihar ospatuko da, 17:00etatik aurrera.

Arakilgo Udalaren udazkeneko agendan hutsik egiten ez duen hitzorduetako bat da Haurren eguna. Ibarreko herrietan barna txandakatzen den ospakizun hori aurten Etxarrenen izanen da. Txikienendako ekintzak Tramankolo haur jolasekin hasiko dira. Igor eta Miren izanen dira haiek dinamizatzen. Jolasten majo pasa eta gero txokolate-janaren txanda izanen da, 18:30ean. Eta Haurren eguna despeditzeko Izaskun Mujika ipuin kontalariaren saioa izanen da. Arakilgo udazkeneko agendan hurrengo hitzordua Hiriberrin ospatuko den Euskararen eguna izanen da, hilaren 30ean.