Suizidioa aztergai izanen dute hitzaldi batean

Guaixe 2019ko aza. 5a, 08:57
Jendea Ziordian.

Gaur, 18:30etik 20:30era, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Osasunaren Mundu Erakundeak sustatuta, Adimen Osasunaren Eguna ospatu zen lastailaren 10ean. Aurten egunak suizidioen prebentzioa ardatz izan zuen, “osasun publikoan lehentasuna duen gaia baita”. Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, herrialdean 39 pertsona suizidatu ziren joan den urtean. 15 eta 19 urte bitarteko gazteen artean suizidioa da bigarren heriotza kausa. 

Horren jakitun, Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak herritarrei zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu, foru administrazioaren laguntzaz. Antolatzaileek “existitzen den gaia mahai gainean jarri” nahi dute, “informazioa eman, zalantzak argitu eta alorrean lan egiten duten berri” eman ere. Horretarako, mahai-inguru batera hiru hizlari gonbidatu dituzte: suizidioan aditua den Gabriel Gonzalez kazetaria, gertuko pertsona baten suizidioak minduta gelditu diren pertsonei babesa ematen dien Besarkada elkarteko Elena Ainsa eta Telefono de la Esperanza elkarteko Alfonso Etxabarri psikologoa.