Maitasunaren eta elkartasunaren aldeko mezua

Guaixe 2019ko aza. 4a, 11:10
Josefina Arregi klinikaren urteurren jaialdia.

Josefina Arregi klinikaren 25. urteurren handia eta arrakastatsua egin zuten igandean

25 urte ez dira urtero betetzen, eta Josefina Arregi klinikaren Laguna elkarteak eta klinikak elkartasun jaialdia antolatu zuen. Sakanako hamaika musika eta dantza talde deituta zeuden. Guztira, 300 bat artista izan ziren Altsasuko Burunda frontoiko pistan eraikitako agertokietan. Musika eta dantza estilo deberdinak uztartu ziren iksukizunean, mezu argiarekin: "Maitasuna ahaztura baino indartsuagoa da".

Genaro Paniagua izan zen ikuskizuanaren uarkezlea. Kliniakren Lagunean elkarteko kidea da Paniagua, baita Erkudengo Ama abesbatzako kidea ere. Hirukoa egin zuen altsasuarrak. Horrelako jaialdi handi bat antolatzeko "lan egiten duen jendea" dagoela goraipatu du Paniaguak: "Jende asko dago guzti honen atzetik, eta dena mezu berdinarekin: maitasuna dago gauza guztien atzetik". Igandean maitasuna eta elkartasuna musikaren eta dantzaren bidez aldarrikatu zituzten.

Hamaika talde, 300 bat artista eta ordu erdiko ikuskizuna. Musika eta dantza talde bakoitzak bere tartea izan zuen, eta bakoitzak 10 minutu inguruko emanalditxoa eskaini zuen. Talde batzuk, gainera, elkarrekin aritu ziren ere esaterako Etxarri Aranazko abesbatza Etorkizuna Dantza Taldearekin edo Erkudengo Ama abesbatzak, Los del Rayo taldeak eta Haize Berriak bandak elkarrekin egin zituzten emanaldiak. Unerik hunkigarrienetarikoa Peio Diaz Los del Rayo taldeko kideak Almas gemelas abestia mustu zuenean izan zen. Taldeak interpretatzen zuen bitartean, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako ikasleek koreografia sentikorra eta delikatua egin zuten. 

"Sakana solidarioa da". Are gehiago Josefina Arregi klinikarekin, izan ere, "gure helburua izan da sakandarrok baloratzea eta ikustea nolako altxorra utzi zigun Felipe Lezeak". Altsasuko klinika erreferentean da.