Foruzaingoa txakur baten heriotza ikertzen ari da

Guaixe 2019ko aza. 4a, 13:23
Hildako txakurra agertu zen uharka. Argazkia: Foruzaingoa.

Heriotza eragindako etxeko animaliei emandako tratu txarra delitua ote den ikertzen ari da.

Arakil ibaiko uharka batean txakur eme bat urpean hilik agertu zen eta Foruzaingoaren Ingurumenaren Babeserako Brigada, Altsasuko polizia-etxearekin koordinatuta, ikerketa abiatu zuen. Ondorioz, txakurraren jabea, ikertu gisa, hots egin zuten. Ikerketa despedituta Foruzaingoak auzia Iruñeko Lehen Auzialdiko Zaintza Epaitegira eta Nafarroako Ingurumen Fiskaltzara bidali du txostena. 

Polizia iturriek azaldu dutenez, gertatutakoa heriotza eragindako etxe-abereen kontrako tratu-txarren delitua izan daiteke. Konpainiako Animalien Babeserako Nafarroako 19/2019 Foru Lege berriaren arabera animaliaren titularrak eta arduradunak arau-hauste administratiboak egin ditu udalari ez jakinaraztean animalia galdu zaiola eta edozein espezietako animaliak alde batera utzita. Lege berrian animaliak bakarrik uztea arau-hauste larritzat jotzen da, zigor-legea haustea ez baldin bada.