'Erlauntza' antzezlanerako sarrera gutxi gelditzen dira

Guaixe 2019ko aza. 5a, 09:17
Erlauntza antzezlanaren kartela

Azaroaren 9an, larunbatean, 'Erlauntza' antzezlanaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean, 19:30ean, eta 40 sarrera baino gutxiago gelditzen dira. Sakanako Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak antolatu du euskarazko ikuskizuna

Urtero, udazkenean, Sakanako Berrialgunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak euskarazko ikuskizun bat antolatzen du Iortia kultur gunean. Aurtengo eskaintza Erlauntza antzezlana da. Txikitako neska lagun talde bat landa-etxe batera joan da haietako baten ezkontza aurreko agur-festa egitera. Asteburu eroa izan behar zena, are gehiago erotuko da, izan ere, urteak ez dira aferrik pasa eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da lehen bezala; edo bai. Emanaldia larunbatean, azaroaren 9an, 19:30ean, izanen da, Iortia kultur gunean. Dagoeneko 40 sarrera baino gutxiago gelditzen dira, eta aldez aurretik 10 euroko prezioa dute eta egunean bertan, geldituko balitz, 12 euro. Berrialagunek bihar, azaroaren 6ra, arte dute sarrerak bi euroko beherapenekin eskuratzeko aukera (8 euro).

Guaixe Fundazioak Erlauntza antzezlanerako bi sarrera zozketatu zituen eta irabazleak Maria Luisa Delfrade eta Amaia Serrano izan ziren.