Zuen laguntza behar dugu

Guaixe 2019ko aza. 5a, 14:26

Guaixek 25 urte betetzen ditu aurten eta azaroaren 15ean gala batean ospatuko dugu. Sakandarren laguntza behar dugu. Nola? Jarraitu irakurtzen...

Batzen gaituena. Guaixe25 urteurren gala egingo dugu azaroaren 15ean, ostiralean, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Guaixe Sakanako komunikabidea da eta Guaixeko protagonistak sakandarrak zarete. Hortaz, sakandarrek osatzen duzue Guaixe. Galan zuen lekua izango duzue eta, nola ez, etortzera gonbidatuta zaudete. Gainera, zuen laguntza behar dugu, eta parte hartzea oso erraza da: 

Grabatu ezazue bideo bat Guaixe zoriontzen eta Batzen gaituena esaten. Baldintza bakarra bideoa bertikalean egotea da.

Bideoa kultura@guaixe.eus edo 618 88 26 75 telefonora whatsapp edo telegram bidez bidal dezakezue azaroaren 13ko eguerdia baino lehen. Bestela, sare sozialetan #batzengaituena traola erabiliz elkarbanatu dezakezue.

Batzen gaituena: euskara, Sakana, Guaixe

Animatu, eta parte hartu!