Irailarekin iritsi zen udazkena gure hemisferiora. Nahiz eta aurten bere eragina berandutu den eta orain arte zuhaitzak berde eta tomateak gorri mantendu dituen, aste honetan bere magiaren izpiak bailarara iritsi zaizkigu. Zuhaitzek mendi puntetatik laranja eta marroi ukituak hartu dituzte, gure kaletako espaloiak laranjaz margotzera arte.Hemen da udazkena, ongi etorria izan zaitez bere hosto gorri, tximinia ketsu eta hezetasun usainarekin. Neguko solstiziora arte egon zaitezela gure txokoan gustora.