Pilota

Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa Urdiainera

Guaixe 2019ko aza. 7a, 12:48

Igandean 2. jardunaldia jokatuko da Urdiaingo pilotalekuan, 16:30ean

Iñigo Aritza ikastolak euskal pilota sustatzeko egiten duen lanaren barruan, pilota klaseak jasotzen dituzte neska-mutikoek. Horretaz gain, gaztetxoenengan pilotarako zaletasuna sustatzeko pilota txapelketa antolatzen hasi ziren ikastolan duela 22 urte. Urriaren 27an XXII. Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa hasi zen; aurtengo txapelketan 47 neska-mutikok hartuko dute parte eta igandean 2. jardunaldia jokatuko da, Urdiainen. 

Nobedade moduan, txapelketa ikastola osatzen duten herri guztietan jokatuko da. “Orain arte ikastolako frontoian jokatzen zen txapelketa eta finala Altsasuko Burunda pilotalekuan, baina aurten txapelketa Ziordia, Olazti, Urdiain eta Altsasura eramatea erabaki dugu, herri guztiek osatzen dugulako ikastola” adierazi digu ikastolako juntako Mitxel Agirrek. 

Horrela, igandean Urdiaingo pilotalekuak hartuko du txapelketako 2. jardunaldia, 16:30etik aurrera. Aldi berean bi partida jokatuko dira. Igandean etortzerik ez duenari partida galdutzat emango zaiola adierazi dute antolatzaileek. 

Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa. 2. jardunaldia
Igandean, 16:30ean, Urdiainen

Umeak, benjaminak
Izaro Lanza – Eider Gastesi
Izei Orabengoa – Iker Ondarra
Naia Olaiz – Arane Plaza 
Iurgi Reparaz – Ekhi Igeltz 
Garazi Gartzia – Anitz Anda
Igarki Agirre – Egoi Urtasun
Bidane Fernandez de Garaialde – Alaine Mendia 
Ekaitz Zufiaurre – Oihan Andueza 
Ekaitz Berdud – Edorta Amillano

Kimuak
Alejandro Lopez – Urko Lanza
Urtzi Garcia – Mikel Arrizabalaga
Asier Zubiria – Hodei Silva
Eneko Ganuza – Aser Navarro
Eñaut Gastesi – Inhar Urteaga

Haurrak
Uxue Angiano  – Amets Izquierdo
Aimar Igoa – Oier Carabias
Iraide Vergara – Alaitz Lanza
Enaitz Gonzalez – Hodei Ulaiar
Siets Goikoetxea – June Sanzol
Patxi Azpeitia – Asier Astiz
Oier Mitxelena – Oihan Gartzia