Biosegurtasuneko akatsak atzematen gaitzea, neurri zuzentzaileak proposatzea eta abeltzainen egunerokoan biosegurtasuna txertatzea ziren jardunaldiaren helburua. Horretarako, biologia arriskuen berri eman zieten. Azpiegiturez aritu ziren eta arriskuak txikitzeko jokabide eta neurri egokien berri eman zien abeltzainei Cesar Fernandez Salinasek, Nafarroako Gobernuko Albaitaritza Zerbitzukoa. Hiru orduko jardunaldia izan zen Etxarri Aranazko kultur etxean egin zena astelehenean.