Euskarazko ahozko adierazpena hobetzeko saioak ikastetxeetan

Guaixe 2019ko aza. 14a, 09:50
Hitzarmena sinatzeko ekitaldian Gil Sevillano hezkuntzako zuzendari nagusia, Carlos Gimeno kontseilaria eta Alizia Iribarren AEK burua izan ziren.

Sagrado Corazon ikastetxean, Iñigo Aritza ikastolan eta Altsasu institutuan helburu horrekin taldeak sortuko dira.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen euskarazko ahozko adierazpena hobetzea du helburu Solaskide programak. Hezkuntza Departamentuak jakinarazi duenez, A, B eta D ereduko 78 eskola taldeek saioak jasoko dituzte 2020an, eskola orduetan. Euskarazko ahozko adierazpena hobetzeko saioak Altsasuko hiru ikastetxetan izanen dira: Sagrado Corazon ikastetxea, Iñigo Aritza ikastola eta Altsasu institutua. Talde bakoitzak 18 saio jasoko ditu. 

Solaskide programa garatzeko ardura Hezkuntza Departamentuak AEK-ri eman dio hitzarmen bidez. Nafarroako Gobernuak 98.280 euroko finantzazioa bideratzeko konpromisoa hartu du.