Pilota

Nafar Kirol Jolasetako finalak bihar Altsasun

Guaixe 2019ko aza. 8a, 10:41

Larunbatean, 10:30etik aurrera, Nafarroako Pilota Txapelketako 1. mailako benjaminen, kimuen, haurren eta emakumeen finalak jokatuko dira Burunda pilotalekuan

Nafarroako Kirol Jolasetako Nafarroako Pilota Txapelketako finaletako batzuk hartuko ditu Altsasuko Burunda pilotalekuak bihar, azaroaren 9an, goizeko 10:30etik aurrera. Zehazki, 1. mailako benjaminen kimuen eta haur mailakoen finalak jokatuko dira. Horretaz gain, Emakumezkoen Nafarroako Txapelketako final handia jokatuko da, eta bertan Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Ruiz de Larramendi izeba-iloba elkarren kontra ariko dira, Elizalde eta Agirre biko dituztela. 

NKJ-en finalak
Larunbatean, 10:30ean, Burunda pilotalekuan
1. mailako benjaminak: Balda (Larraun) / Santesteban (Esteribar)
1. mailako kimuak: Nazabal (Oberena) / Olza (Oberena)
1. mailako haurrak: Sanchez (Oberena) / Antimasberes (Barañain)
Nafarroako Emakumeen Txapelketa: Elizalde-Maite Ruiz de Larramendi / Agirre-Olatz Ruiz de Larramendi