Pilota

Nafarroako Gazteen Lau T’erdiko final zortzirenetan Azpiroz aurrera

Guaixe 2019ko aza. 13a, 09:55

Atzo final-zortzirenetako lehen jardunaldia jokatu zen Etxarrenen eta gaur, Lekunberrin, bigarren jardunaldia jokatuko da

Nafarroako Gazteen Lau T’erdiko Txapelketa – Guillermo Mazo Memorialak aurrera darrai eta atzo final zortzirenetako 4 partida jokatu ziren  Etxarrengo pilotalekuan. Tartean, Irurtzun klubeko Azpiroz finalerdietarako sailkatu zen, Ultzamako Gerendiain mendean hartu eta gero. Gaur, asteazkenean, final-zortzirenetako gainontzeko 4 partidak jokatuko dira Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan, 18:00etatik aurrera.

Atzoko Etxarrengo final-zortzirenetako emaitzak
Lakabe (Paz Ziganda) – 18  Murillo (Esteribar) 17 
Loiarte (Erreka) 18 – O.Lizarraga (P.San Sebastian) 7
Gerendiain (Ultzama) 12 – Azpiroz (Irurtzun) 18 
Iriarte (Larraun) 18 – Gorrotxategi (Ultzama) 6

Gaur, asteazkeneko final-zortzirenetako partidak, Lekunberrin (18:00)
Santesteban (Oberena) – Prim (Paz Ziganda)
A.Pernaut (P.San Sebastian) – Imaz (Irurtzun)
Bustince (Zugarralde) – X.Lazkoz (Esteribar)
De la Fuente (Ultzama) – Murillo (Paz Ziganda)