Pilota

Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa Altsasura

Guaixe 2019ko aza. 14a, 12:10

Igandean 3. jardunaldia jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan, 16:30ean

Iñigo Aritza ikastolak euskal pilota sustatzeko egiten duen lanaren barruan, pilota klaseak jasotzen dituzte neska-mutikoek. Horretaz gain, gaztetxoenengan pilotarako zaletasuna sustatzeko pilota txapelketa antolatzen hasi ziren ikastolan duela 22 urte. Urriaren 27an XXII. Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa hasi zen; aurtengo txapelketan 47 neska-mutikok hartuko dute parte eta igandean 3. jardunaldia jokatuko da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, 16:30ean. 

Nobedade moduan, txapelketa ikastola osatzen duten herri guztietan jokatuko da, “herri guztiek osatzen dugulako ikastola” antolatzaileek adierazi dutenez. Lehen jardunaldia Olaztin jokatu zen urriaren 27an, aurreko igandean Urdiaingo pilotalekuan bigarrena jokatu zen eta hurrengo jardunaldia Altsasun jokatuko da, igandean, 16:30ean Burunda frontoian. Aldi berean bi partida jokatuko dira. Igandean etortzerik ez duenari partida galdutzat emango zaiola adierazi dute antolatzaileek. 

Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa. 3. jardunaldia
Igandean 3. jardunaldia jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan, 16:30ean

Umeak, benjaminak
Nahia Olaiz – Izaro Lanza
Iurgi Reparaz – Iker Ondarra
Eider Gastesi – Jare Fortuna
Ekhi Guirado – Izei Orabengoa

Kimuak
Ekaitz Zufiaurre – Igarki Agirre
Egoitz Urtasun – Edorta Amillano
Mikel Arrizabalaga – Urko Lanza
Aser Navarro – Hodei Silva
Inhar Urteaga – Asier Zubiria
Eñaut Gastesi – Eneko Ganuza

Haurrak
Enaitz Gonzalez – Oier Carabias
Iraide Vergara – Uxue Anguiano
Hodei Ulaiar – Xabier Olaitz
June Sanzol – Amets Izquierdo
Alaitz Lanza – Aiora Agirretxe
Oier Mitxelena – Asier Astiz
Peru Urteaga – Patxi Azpeitia
Iraide Vergara – June Sanzol