Pilota

Nafarroako Gazteen Lau T’erdia: Azpiroz, Imaz eta Bustince final-laurdenetara

Guaixe 2019ko aza. 14a, 09:16

Aste honetan txapelketako final-zortzirenak jokatu dira eta aurrera egin dute Irurtzun klubeko bi pilotariek. Hurrengo astean final-laurdenak jokatuko dira

Nafarroako Gazteen Lau T’erdiko Txapelketa – Guillermo Mazo Memorialean aste honetan final-zortzirenak jokatu dira, asteartean Etxarrenen eta asteazkenenean Lekunberrin. Tartean, Irurtzun klubeko bi pilotarik, Azpirozek, Imazek eta Bustincek, heldu den astean jokatuko diren final-laurdenetarako sailkatzea lortu dute. Beraiekin batera, Lakabek (Paz Ziganda), Loiartek (Erreka), Iriartek (Larraun), Primek (Paz Ziganda) eta De la Fuentek (Ultzama) lortu dute final-laurdenetarako sailkatzea. 

Astearteko Etxarrengo final-zortzirenetako emaitzak
Lakabe (Paz Ziganda) – 18  Murillo (Esteribar) 17 
Loiarte (Erreka) 18 – O.Lizarraga (P.San Sebastian) 7
Gerendiain (Ultzama) 12 – Azpiroz (Irurtzun) 18 
Iriarte (Larraun) 18 – Gorrotxategi (Ultzama) 6

Asteazkeneko Lekunberriko final-zortzirenetako emaitzak
Santesteban (Oberena) 13 – Prim (Paz Ziganda) 18
A.Pernaut (P.San Sebastian) 15 – Imaz (Irurtzun) 18
Bustince (Irurtzun) 18 – X.Lazkoz (Esteribar) 13
De la Fuente (Ultzama) 18 – Murillo (Paz Ziganda) 9