Areto futbola-Futbola

Sakanako Futbol Topaketak martxan

Guaixe 2019ko aza. 14a, 14:48

Kimuen mailako 3. jardunaldia jokatuko da igandean Olaztin

Sakanako Mankomunitateak Sakanako kirol klubekin antolatutako 2019/2020ko Sakanako Futbol eta Areto Futbol Topaketak abian dira. Bi mailatan jokatuko dira jardunaldiak, benjaminen mailan eta kimuen mailan, eta helburua neska-mutiko txikienei txapelketa batean aritu ahal izatea ahalbideratzea da. Mankomunitatetik adierazi dutenez, ez da lehiakortasuna sustatu nahi, helburua txikienak futbolaz gozatzea eta herri eta klub ezberdinekin harremana izatea da; horregatik ez da sailkapenik egiten. 

Azaroaren 3an hasi zen txapelketa. Benjaminek lehen jardunaldia jokatu zuten Urdiainen eta kimuak, aldiz, Lakuntzan aritu ziren. Aurreko igandean kimuen 2. jardunaldia jokatu zen eta igandea honetan, azaroaren 17an, kimuen 3. jardunaldia hartuko du Olaztik, goizeko 9:00etatik aurrera. Benjaminek, aldiz, 2. jardunaldia azaroaren 24an jokatuko dute Uharte Arakilen. 

Kimuen mailan 11 talde ari dira parte hartzen: Sutegi, Altsasu A, Altsasu B, Altsasu C, Etxarri-Hartzabal, Etxarri-Epele, Etxarri-Utzubar Txiki, Etxarri-Danbolintxulo, Lagun Artea 08, Lagun Artea 09 eta tarteka Betelu taldeak. Eta benjaminen mailan 8 talde dabiltza: Sutegi, Altsasu A, Altsasu, B, Altsasu C, Urdiain, Etxarri Aranatz, Aralar Mendi eta Betelu. 


Sakanako Futbol Topaketak: kimuen 3. jardunaldia
Igandean, Olaztin:
9:00 Altsasu A – Lagun Artea 09
9:50 Etxarri-Hartzabal – Betelu
10:40 Altsasu C – Etxarri-Danbolintxulo
11:30 Etxarri-Utzubar Txiki – Lagun Artea 08
12:40 Sutegi – Etxarri-Epele