Sakanako 15 udaletatik 13 berritu ziren maiatzaren 26ko hauteskundeetan. Irañetan eta Iturmendin ez zen zerrendarik aurkeztu eta igandeko deialdirako gelditu zen udalak berritzeko aukera. Irañetako Udala berritzeko Orbela izeneko hautagaitza aurkeztu dute Jose Ignacio Arangoa Ziak, Sara Lakuntza Sanchezek, Ainhoa Beraza Maizak, David Beraza Vitoriak eta Odei Zabala Bengoetxeak. Bostek osatuko dute udala.
Iturmendin ez da udala berritzeko hautagaitzarik aurkeztu. Beraz, astelehenetik aurrera Nafarroako Gobernuak Kudeaketa Batzordea izendatuko du.