Areto futbola

Sakanako Futbol Topaketak Olaztitik Altsasura

Guaixe 2019ko aza. 15a, 11:14

Olaztin ezin dira partidak jokatu eta Altsasuko Zelandi kiroldegiak hartuko du Kimuen 3. jardunaldia igande goizean, 9:10etik aurrera

Sakanako Futbol Topaketen kimuen mailako 3. jardunaldia igandean zen jokatzekoa Olaztin, baina itogin eta itxesurak direla eta, ezin da bertan aritu eta Altsasuko Zelandi kiroldegian jokatuko dira partidak, goizeko 9:10etik aurrera.

Sakanako Futbol Topaketak: kimuen 3. jardunaldia
Igandean, Altsasuko Zelandin:
9:10 Altsasu A – Lagun Artea 09
10:00 Etxarri-Hartzabal – Betelu
10:50 Altsasu C – Etxarri-Danbolintxulo
11:40 Etxarri-Utzubar Txiki – Lagun Artea 08
12:30 Sutegi – Etxarri-Epele
Atseden: Altsasu B