Autokontsumorako eguzki plakak jartzea pentsatzen ari zara?

Guaixe 2019ko aza. 18a, 10:44
Eguzki plakak Irurtzungo etxebizitza batean.

Horren inguruko hiru informazio saio antolatu dituzte hilaren akabera bitartean. Azken faktura eramaten dutenek azterketa egiteko aukera izanen du.

Eguzkiari zerga jarri zion PPk gidatzen zuen Espainiako Gobernuak. Zerga horren bidez energia berriztagarrien bidez elektrizitatea sortzen zuten norbanakoen eta enpresen instalazioak zergapean utzi zituen. Joan den urteko lastailean gelditu zen zerga hori bertan behera. Lege aldaketak aukera ematen du familia batek, bizilagun batzuek edo enpresa batek beren argindarra ekoizteko eta sobran dutena sare nagusira kostu gehigarririk gabe jaulkitzeko. 

Horregatik, Sakanako Garapen Agentziak eta Goienerrek antolatuta autokontsumo fotovoltaikoa hizpide duten hiru informazio saio antolatu ditu. Etxean edota lantegian argindarra sortzeko eguzki plakak jarri nahi duten sakandarrei zuzendutako saioak dira. Haien instalakuntzaren azterketa egin nahi dutenek azken argindar faktura eraman beharko dituzte.  

Egutegia 
Azaroak 19, asteartea
18:30ean Lakuntzako kultur etxean. 

Azaroak 26, asteartea 
18:30ean Altsasuko Gure Etxea eraikinean. 

Azaroak 28, osteguna 
18:30ean Irurtzungo udaletxean.