Euskal kulturaren inguruan hausnartzeko jardunaldiak

Guaixe 2019ko aza. 18a, 11:23
'Hari izpia hartzen' jardunaldietako antolatzaileak aurkekzpenean. UTZITAKOA

'Hari izpia hartzen. Euskal kulturaren erronkak Nafarroan' jardunaldiak aurkeztu dituzte

Nafarroako toki-entitateetako euskara teknikarien sareak, tartean Sakana Mankomunitateko Euskara zerbitzua; Elkar fndazioak eta karrikiri elkarteak kulturaren arloan "hainbat kezka" dituzte: alde batetik, "arduratuak gaude euskal kulturaren kontsumoarekin", bestetik, euskal kulturaren transmisioan "etena" gertatu dela aipatzen dute, aldiz, eskaintzari dagokionez "euskal kutlur sorkuntza eta produkzioa aberatsak" direla diote. Gainera, hezkuntza arautuan "baliabideak falta direla" esan dute. Hortaz, kezka horietatik abiatuta Hari izpia hartzen euskal kulturaren erronkak Nafarroan jardunaldiak antoaltutako dituzte 2020ko urtarrilaren 24an, Iruñeko Kondestable jauregian.

Euskal kulturaren kontsumoarekin eta euskal kulturaren transmisioan gertatu den "eten nabariarekin" kezkatuta daude Nafarroako toki-entitateetako euskara teknikariak, Elkar fundazioa eta Karrikiri elkartea. Geroz eta haur gehiagok euskara ikasten duen arren, "horrek ez du ekarri euskaldun izan daitezen" esan dute jardunaldietako antolatzaileek. Gainera, aipatu dutenez, "euskal gehienek ez dute euskarazko kultura kontsumitzen", ustez erdaraz hobe moldatzen direlako. "Kultur kontsumoan eragin zuzena du". Beraz, "euskarazko kultura ez bada transmititzen, euskalduntzea ez da erabatekoa izango". 

"Iraultza kultural baten erdian gaude, mundu osoan gertatzen ari dena". Hortaz, orain arte sozializaziorako bide nagusiak familia, eskola, lagunartea eta komunikabideak izan direla diote, eta guar egun, "Google, Amazon , Facebook, Twitter, Instagram eta abar" dira. Hezkuntza arautuan ere baliabideak falta direla azaldu dute. Hala ere, euskal kultur eskaintzari dagokionez sorkuntza eta produkzioa aberatsa direla esan dute eragileek. 

Kezka hauetatik abiatuta Hari izpia hazrtzen euskal kulturaren erronkak Nafarroan jardunaldiak antolatuko dituzten 2020ko urtarrilaren 24an, ostirala, 9:30etik aurrera, Iruñeko Kondestable jauregian. Xedea eragile artean "gogoeta bateratu bat egitea da". Jardunaldia Kondestable jauregian eginen da eta irekia den arrean, antolatzaileek izena ematea eskertuko dute urtarrilaren 17a baino lehen. Argibideetarako: euskara@sakana-mank.eus.

Egitaraua

2020ko urtarrilaren 24a, ostirala. Kondestable jauregia

  • 9:15-10:15
    Euskal kulturaren kontsumoa. Josu Amezaga (EHU)
  • 10:15-12:00
    Gogoeta gidatua: Euskal kulturaren erronkak Nafarroan transmisioa, sormena, eskaintza... Gidaria: Jon Abril (Elhuyar aholkularitza)
  • 12:00-12:30
    Atsedenaldia
  • 12:30-13:00
    Hitzaldia: Gazteak, bertsoa, transmisioa eta nortasuna. Miren Arretxe (EHU)
  • 13:00-14:00
    Hitzaldia: Euskal Herriko esperientziak. Aitor Elexpuru (Berako kultur batzordea), Xabier Gantzarain (Azpeitiko kultur mahaia) eta Gartzen Garaio (Aiaraldea Ekintzen Faktoria).