Futbola

Lagun Arteak garaipena lortu zuen Barañainen eta Etxarrik eta San Miguelek berdindu egin zuten

Guaixe 2019ko aza. 19a, 11:37

Preferente maila. 9. jardunaldia: Lagunak B 0 – Lagun Artea 2 / Etxarri Aranatz 0 – San Miguel 0

Lagunak taldearen kontra aritu zen Lakuntzako Lagun Artea larunbatean Barañainen, aurten mailaz igo diren bi taldeen arteko lehian. Tarteka Lagunak taldeak dominatu zuen, baina ez zuen aparteko gol aukerarik sortu eta Barañaingoek ezin izan zituzten Lagun Artearen lineak gainditu, lakuntzarrak ezin hobe kokatu baitziren partida guztian barna. Lehen zatiko 33. minutuan Unai Bakaikoak Lagun Artea aurreratu zuen, eta bigarren zatian Unai Bakaikoa bera ere izan zen Lagunen aldeko bigarrena lortu zuena. Garaipen honekin, azken bi jardunaldietako porrotak atzean utzi ditu Lakuntzako taldeak, animoa hobetzeko primeran etorri zaiona. 

San Donato zelaian, Etxarri Aranatzek San Miguel taldea hartu zuen. Erasora baino, defentsara mugatu ziren bi taldeak eta ez zituzten aparteko gol aukerarik sortu. Baina gutxika, Etxarri Aranatzek bere lineak igo zituen, taldea luzatzen hasi zen eta kontrako atean arriskua sortzen hasi ziren etxarriarrak, baina sortutako gol aukerak ez zituzten gauzatu eta partida husnako berdinketarekin despeditu zen

Beti Casedanok jarraitzen du preferente mailako lider (17 puntu), Arrotxapeari puntu bat aterata (16 puntu). Lagun Artea bosgarren postura igo da (14 puntu) eta Etxarri Aranatz 14.a da, jaitsiera postuetan (10 puntu). Asteburuan Lagun Arteak 13 punturekin sailkapenean 7.a den Beriain taldea hartuko du Lakuntzan, eta sailkapenean laugarrena den Donezteberen kontra ariko da Etxarri Aranatz.