Pilota

Azpiroz, Imaz eta Bustinceren aukera

Guaixe 2019ko aza. 20a, 12:20

Gaur Nafarroako Gazte Mailako Lau T’erdiko final laurdenak jokatuko dira Lekunberrin, 18:00etan

Nafarroako Pilota Federazioak antolatutako XXXIII. Nafarroako Gazte Mailako Lau T’erdian edo Guillermo Mazo Memorialean, txapelketako final laurdenak jokatuko dira gaur, asteazkenean, 18:00etan Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan. Txapelketan Nafarroako gazte mailako kaiolako espezialistarik onenak lehiatu dira eta txapelketa azken txanpan sartu da. Irurtzun klubeko Azpiroz, Imaz eta Bustince pilotariek finalerdietara sailkatzeko aukera dute, eta ea behar bezala probesten duten. Finalerdiak azaroaren 27an jokatuko dira Lekunberrin, 18:30ean, eta txapelketako final handia, ohi denez, abenduaren 3an jokatuko da, goizeko 11:00etan, Iruñeko Labriten. 

Nafarroako Gazte Mailako Lau T’erdiko final laurdenak
Gaur, asteazkenean, 18:00etan Lekunberrin
Lakabe (Paz Ziganda) – Loiarte (Erreka) 
Azpiroz (Irurtzun) – Iriarte (Larraun)
Prim (Paz Ziganda) – Imaz (Irurtzun)
Bustince (Irurtzun) – De la Fuente (Ultzama)