Txirrindularitza

Burunda Txirrindularitza Taldearen asanblada, gaur

Guaixe 2019ko aza. 21a, 11:56

Bihar, ostiralean, 19:30ean izanen da, Iortia Kultur Gunean

Burunda Txirrindularitza Taldeak urteko batzarra egingo du bihar, ostiralean, Iortia Kultur Gunean, 19:30etik aurrera. Urtearen errepasoa eta balantzea egin, kontuak itxi eta urteroko oroigarria emango diete txirrindulariei. Aurtengo gonbidatua Euskadi Fundazioko Ibai Azurmendi txirrindulari profesionala da. Azurmendi Burunda klubean trebatu zen kadete eta junior mailan, eta etxera itzuliko da aitortza jaso eta klubeko neska-mutikoekin egotera.