Pilota

Gazteen Mailako Lau T’erdikoan ordezkaririk gabe geratu gara

Guaixe 2019ko aza. 21a, 09:58

Irurtzun klubeko Azpiroz, Imaz eta Bustince final-laurdenetan erori ziren

Atzo XXXIII. Nafarroako Gazte Mailako Lau T’erdiko edo Guillermo Mazo Memorialeko final-laurdenak jokatu ziren Lekunberrin. Irurtzun klubeko hiru ordezkari genituen bertan, baina hirurek galdu egin zuten eta, hortaz, ez dute finalerdietara sailkatzea lortu. Azpirozi (Irurtzun) 11 eta 18 irabazi zion Iriartek (Larraun), Primek (Paz Ziganda) 18 eta 16 gailendu zitzaion Imazi (Irurtzun) eta Bustince (Irurtzun) 4 tantotan utzi zuen De la Fuentek (Ultzama). 

Beraz, Nafarroako Gazte Mailako Lau T’erdikoan ordezkaririk gabe geratu gara. Finalerdiak asteazkenean jokatuko dira, 18:30ean, Lekunberrin, eta Loiartek (Erreka) Iriarte (Larraun) izango du aurkari eta Primek (Paz Ziganda) De la Fuente (Ultzama). Final handia abenduaren 3an jokatuko da, goizeko 11:00etan, Labriten. 

Nafarroako Gazte Mailako Lau T’erdiko final laurdenetako emaitzak
Lakabe (Paz Ziganda) 6 – Loiarte (Erreka) 18 
Azpiroz (Irurtzun) 11 – Iriarte (Larraun) 18
Prim (Paz Ziganda) 18  – Imaz (Irurtzun) 16
Bustince (Irurtzun) 4 – De la Fuente (Ultzama) 18