Pilota

Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa Olaztira

Guaixe 2019ko aza. 21a, 14:03

Igandean 4. jardunaldia jokatuko da Olaztiko frontoian, 16:30ean

Iñigo Aritza ikastolak euskal pilota sustatzeko egiten duen lanaren barruan, pilota klaseak jasotzen dituzte neska-mutikoek. Horretaz gain, gaztetxoenengan pilotarako zaletasuna sustatzeko pilota txapelketa antolatzen hasi ziren ikastolan duela 22 urte. Aurtengoa Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketako 22. edizioa da, 47 neska-mutiko ari dira parte hartzen eta igandean 4. jardunaldia jokatuko da, Olaztiko pilotalekuan, 16:30ean. 

Izan ere, aurten ikastola osatzen duten herri guztietan jokatzen ari da txapelketa “herri guztiek osatzen dugulako ikastola” antolatzaileek adierazi dutenez. Igandean Olaztik hartuko du 4. jardunaldia, eta aldi berean bi partida jokatuko dira. Igandean etortzerik ez duenari partida galdutzat emango zaiola adierazi dute antolatzaileek. 

Iñigo Aritza Ikastolako Pilota Txapelketa. 4. jardunaldia
Igandean 4. jardunaldia jokatuko da Olaztiko pilotalekuan, 16:30ean

Umeak, benjaminak
Arane Plaza – Eider Gastesi
Ekhi Igeltz – Izei Orabengoa
Jare Fortuna – Izaro Lanza
Iker Ondarra – Ekhi Guirado
Alaine Mendia – Anitz Anda
Ekaitz Berdud – Ekaitz Zufiaurre
Bidane Fernandez de Garaialde – Garazi Gartzia
Oihan Andueza – Egoi Urtasun
Edorta Amillano – Igarki Agirre
Igarki Agirre – Ekaitz Berdud

Kimuak
Eneko Ganuza – Asier Zubiria
Hodei Silva – Inhar Urteaga
Eñaut Gastesi – Aser Navarro
Alejandro Lopez – Mikel Arrizabalaga

Haurrak
Alaitz Lanza – Siets Goikoetxea
Aimar Igoa – Hodei Ulaiar
Iraide Vergara – Amets Izquierdo
Enaitz Gonzalez – Xabier Olaiz
Aiora Agirretxe – June Sanzol
Oihan Gartzia – Patxi Azpeitia
Asier Astiz – Peru Urteaga
Siets Goikoetxea – Amets Izquierdo