Patata Operazioak 1.200 kilo elikagai jaso zituen

Guaixe 2019ko aza. 23a, 11:41

Iruñeko Alegria peñako kideak Urdiain eta Satrustegi artean ibili ziren atzo. Patata operazioaren 57. edizioan Sakanako 13 herrietan egin zituzten geldialdiak eta Iruñeko Hermanitas de los Pobres edo Behartsuen Haurrideak kongrezioarendako jatekoak jaso zituzten, patatak eta kuiak batez ere. Guztira 1.200 kilo jaki eta 225 euro jaso zituzten peñakideek sakandarrengandik.