Hondakin bilketarako kamioi berria

Guaixe 2019ko aza. 23a, 09:54

Sakanako Mankomunitateak hondakin bilketa egiteko kamioi berria du.

Ibilgailu berriarekin Mank-en Hondakin Bilketa Zerbitzuak hamar kamioi ditu. Haietako zazpik karga konpaktagailua dute. Gainontzeko hirurek ez dute halakorik bata auzo-konpostari jarraipena egiteko erabiltzen delako, bestea edukiontziak garraiatzeko erabiltzen den kaxa irekiko kamioi txikia da eta, azkenik, garbigune mugikorra dago.   

Arbizuko hondakindegian jaso zuten ibilgailua Mank-eko presidente David Orozek, Hondakin Bilketa Zerbitzuko arduradun Alberto Urkiak eta Miren Ortiz idazkaria. Haren giltzak eman zizkieten Volvo enpresako Oscar Martirena Fernandez, Juan Carlos Leon Santos, Lino Bermejo Parra eta Luis Garcia Parrondo. Hondakinak gordetzen dituen kutxaren egilea Ros Roca enpresa da eta haren izenean Gotxon Olmo etorri zen. Ekitaldian presente izan ziren, gainera, Mairagako Mankomunitateko lehendakaria eta hondakin arduraduna. Kamioi konpaktatzaile berriak 135.000 euroko balio du.