Amnistia eguna larunbatean AEMk antolatuta

Guaixe 2019ko aza. 22a, 11:31

Nafarroako Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Amnistia eguna antolatu du Etxarri Aranatzen biharko. 

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko (AEM) kideek “errepresaliatu politikoen existentziaren aldarrikapenaren bitartez gatazkaren izaera politikoa defendatzen” dute.  Gaineratu dutenez, “pairatu dugun errepresioaren izaera politikoa izan zenez, hari emandako erantzuna politikoa izan behar du”. Eta, horregatik, amnistia aldarrikatzen dute. “Euskal langileok eta sektore herritarrok zinez arituz gero, amnistiaren aldarrikapenaren aldeko indarrek Espainiar eta Frantziar Estatuak mugiarazi ahal izanen ditugu”. AEM-ko kideek ere “okupazio indarrak alde egitea” eskatzen dute. AEM-k “amnistiaren aldarrikapenari borrokaren zilegitasunaren defentsa batu” dio orain.

Hori guztia aldarrikatzeko eta plazaratzeko Nafarroako AEM-k herrialdean barnako hitzaldi sorta antolatu ditu, Etxarri Aranatzek bihar hartuko duen Amnistia egunarekin despedituko dena. Amnistiaren aldeko mural margotzea eginen dute goizean. Eguerdian hitzaldia izanen da eta bazkal ondorengo dokumental emanaldia mustutzea izanen da. Ikus-entzunezkoak 16 errepresio kasuren berri emanen du. Manifestazioak Borrokatzea zilegi delako, amnistia osoa leloa du. Hain zuzen ere, lelo hori bera du AEMk hilaren 30ean deitu duen manifestazioak. Nafarroako AEM-tik parte hartzeko deia egin dute. 

Egitaraua 
11:30ean Aldarrikapena esnatu. 
11:30ean Mural margotzea. 
12:00etan Hitzaldia kultur etxean: estatu zapaltzaileen inpunitatea. 
15:00etan Herri bazkaria. 
17:00etan Bideo-emanaldia: Insurjentzia. 
19:00etan Manifestazioa: Borrokatzea zilegi delako, amnistia osoa. 
00:00etan Kontzertuak gaztetxean: Ultimatum, talde sorpresa eta gaupasa. 

Erlazionatuak

Amnistia eguna Etxarri Aranatzen

Beleixe Irratia 2019 aza 22 Sakana