Jaki bilketa handiaren txanda

Guaixe 2019ko aza. 22a, 09:08
Boluntario bat jakiak kutxan kokatzen.

Gaur eta bihar Nafarroako Jaki Bilketa Handia eginen da. Premia duten 23.000 nafarrei bideratuko zaie biltzen diren jatekoak.

Nafarroako Elikagai Bankuak makina bat boluntario mugiaraziko ditu gaur eta bihar. Baita Sakanan ere. Urteko bigarren Jaki Bilketa Handia bertan baita. Bankuko arduradunek jakinarazi dutenez, honako jatekoak behar dituzte: olioa, kakao disolbagarria, gailetak, pasta, lekale kontserbak edota arrain kontserbak. Horiek herrialdeko 172 gizarte erakunderen bidez premia duten 23.000 nafarrei iristen zaizkie. 

Bilketa ibarreko hainbat herrietan eginen dute, ohiko tokietan. Gainera, “pasta o pasta” kanpainaren bidez Eroski, BM eta E. Leclerc establezimenduetako kutxetan txartelak salgai egonen dira. Hori Nafarroako Elikagai Bankuari dirua emateko modua da, premia dagoenean elikagaiak erosi ahal izateko. Kutxan dirua ematen dutenek errenta aitorpenean desgrabatu dezakete. Horretarako, boluntarioei izen-abizenak eta telefonoak eman beharko dizkiete.  

www.bancoalimentosnavarra.org 
Boluntario izan nahi duenak web orri horren bidez eman dezake izena. Eguna eta establezimendua aukeratu daiteke.